German Rodriguez omendu eta Frankismoaren biktimak gogoratu dituzte

Errepresioaren ondorioz sorturiko biktima batzuk ere babestu dituzte gaurko omenaldian. Joseba Asiron Iruñeko alkatea izan da hitzorduan.

2015-ko uztailak 8

Iruñeko Orreaga etorbidean, German Rodriguezen omenez jarritako oroitarriaren inguruan, jende asko bildu da duela 37 urteko sanferminetan Poliziaren tiroek hil zuten iruindarra omentzera. Haren senitartekoekin ziren, besteak beste, Angel Berrueta, Mikel Zabalza eta Mikel Arregiren senitartekoak.

Aurten lehendabizikoz hartu du parte Iruñeko alkateak. Eta 78ko Sanferminak Gogoan platafomak nabarmendu eta eskertu egin du Joseba Asironen presentzia. "Behingoz, Iruñeko Udalak memoria aldarri duen gizarte mugimenduarekin bat egiten duela bistaratu da".

Platafomak gogorarazi du German Rodriguezen hilketarekin herri osoari egin zitzaiola eraso. "Goberrnu batek egin zuen, eta auzitegiek inpunitatez jardun dute. Inor ez da akusatu, inor ez da epaitu, eta eragindako mina ez da erreparatu. Barkamena ere ez digute eskatu".

Udalei esku hartzeko eskaera

Aldaketa politikoa memoria berreskuratzeko bidean ere nabaritu behar dela esan dute, eta, bide horretan, Nafarroako udal guztiei eta Nafarroako Parlamentuari dei egin diete auzitegietan esku har dezaten "1936tik aurrera izan diren tortura, desagerketa eta hilketa kasuetan".

Gehiago