Gergako Gazteluaren oroigarria erasotu dute Unzuen
Nafarroa Bizirik-ek gaztelua gogorarazteko jarritako monolitoa “modu basatian” suntsitu zuten azaroan.
2015-ko abenduak 7
Orbaibar Bizirik ekimenetik salatu dute monolitoa txikitu dutenek “gure iragana eta memoria lurperatzeko helburua” dutela, “herri bezala dugun muina isiltasunaren mantu azpian utzi nahian”.
Hala ere herri ekimenetik adieraxi dute monolitoak milaka aldiz suntsitu ditzaketen arren ez dutela “gure iragana gogoratzeko eta ondratzeko determinazioa” geldituko.
Azkenik, Monolitoa berritzea duen edozein ekimenekin bat egingo dutela azaldu dute eta Nafar Gobernuari ekintza hauen salaketa egiteko eskatu diote.
Gergako Gazteluaren monolitoa
2012ko urriaren 6ean, Untzueko haitzean Gergako gazteluaren antzinako kokalekua gogoratzen zuen monolitoa inauguratu zen Nafarroa Bizirik herri ekimenak martxan jarritako Nafarroako memoria historikoa berreskuratzeko dinamikaren baitan. Gaztelu hau, beste askorekin gertatu zen bezala, 1512. urtean suntsitua izan zen.
Gehiago
“Gorputz soziala martxan”, desobedientzia mugimenduaren inguruko Joxe Lacalleren argazkien erakusketa dagoeneko ikusgai
Jose Mari Esparza, herrigintzari eskainitako bizi oso bat
1