Georges Abdallah preso politikoaren askapena aldarrikatu dute

Georges Abdallah libanoarrak 40 urte eman ditu Frantziako Estatuan preso, Palestinako herriaren borrokaren elkartasunagatik. BDZak salatu du espetxeratze hau, Mendebaldeko herrialdeetan gero eta zabalduagoa den espetxeratze-politikaren adibidea dela, okupazioaren eta genozidio sionistaren slaaketa isilarazteko. Horregatik, Abdallahren eta beste preso politiko palestinarren askapena aldarrikatu dute Iruñeko kaleetan zehar egindako manifestazioan. Eta gainera, Gazan eta Zisjordanian gosea gerra arma bezala erabiltzen ari direla salatu du BDZk.