Gazteen artean hazkunde izugarria izan duten osasun mentalaren arazoei muga jartzeko neurriak eskatu ditu Ernaik

Zerbitzu publikoetako errekursto falta eta arreta psikologikoaren pribatizazioa salatzeko zein osasun mentalaren alorrean gazteriaren egoeraz ohartarazteko ekimen bat egin du Ernaik Iruñeko Osasunbideko egoitza nagusiaren aurrean.

2024-ko otsailak 1

Gaur arratsaldean, Iruñeko Osasunbidearen egoitzaren aurrean osasun mentalerako arreta falta salatzeko, ilara luze bat osatu dute Ernaiko hainbat gazteek “itxaron zerrenda eta zerbitzu publikoen baldintza kaskarrak” irudikatuz.

Pandemiaz geroztik agendan egon den gaia izan da osasun mentalarena, baina gazteek argi utzi dute ez dela “pandemiaren testuinguruan emandako problematika koiuntural hutsa” eta gazteriaren ongizateraren inguruko Espainar estatuko barometroaren hainbat datu eskaini dituzte egoeraren larritasuna oraindik jarraitu eta okertu dela agerian uzteko.

Ernaik eskainitako datuak arabera gazteen %48,9ak suizidioan pentsatu du, lehen aldiz gaindituz suizidioan pentsatu ez dutenen ehunekoa. Gainera gazteen %59,3 osasun mentalari lotutako arazoak izan dituzte eta arreta psikologikoa behar izan duten gazteen artean %37,8ak ez du laguntza eskatu arrazoi ekonomikoengatik.

Egindako adierazpenetan azpimarratu nahi izan dute “biziztaren esparru guztien prekarizazioa eta espektatiba faltak” gazteak “arriskuan” egotera eraman dituztela eta gaixotasun psikosozialen gorakada honen ondorio eta adierazle bezala seinalatu dituzte. Honekin batera EAEko zein Nafarroako gobernuei arazoaren “errora” konpontzeko neurriak zein osasun mentalerako zerbitzu publikoen berehalako indartzea eskatu diete.

Horregatik hurrengo hilabeteetan gazteen bizitza duinen alde lanean jarraituko dutela argi utzi nahi izan dute Ernaiko militanteek. “Dena aldatzeko aurkezten zaizkigun ate guztiak baliatuko ditugu gazteon beharrak erdigunean jarri eta bizi duten egoera problematizatzeko”.

Gehiago