Gazte independentistek euskal presoen etxeratzearen aldeko Bilboko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute

"Utzi genion GPSan Puerto de Santa Maria, Badajoz edota Fresnes bilatzeari. Baina jarraitzen dugu Lannemezan, Zaballa, Martutene, Basauri eta Iruñeako kartzelen bila", esan dute gazte independentistek, eta gazteriari deia luzatzen diote "giltzak eskuan har ditzan eta gurekin batera urtarrilaren 13an Bilboko kaleak bete ditzagun".