“Gaurko atxiloketek zigor operazio bati erantzuten diote”
Sortuk adierazi du Burlatan izandako atxiloketak zigor operazio bati erantzuten diotela, Aztnugal-eko auziperatuek fiskaltzarekin lortutako akordioarekin espetxera bueltatzea ekidin dutelako. Pernando Barrena bozeramailearen hitzetan atxiloketa hauekin beldurraren mezua igorri nahi izan dute: "oraingoan libratu zaudete baina hemen jarraitzen dugu, gogoratu duela 5 urte gertatutakoa, zuek eta zuen familiak gure eskuetan jarraitzen duzue".
2016-ko apirilak 19
Azkenik, Barrenak azpimarratu du horrelako ekimenekin tortura salaketak desitxuratu eta ezabatu nahi dituztela eta horren helburua ETAren biolentzia soilik existitu dela azaltzen duen gezurrezko errelatoa inposatzea dela.