Gasteizko Harresiagatik epaitzera deituta dauden 8 gazteak ez dira epaiketara aurkeztuko

Gasteizko Harresiagatik gaur epaitzera deituta zeuden zortzi gazteak ez dira epaiketara aurkeztuko. 2015eko maiatzaren 17ko Gasteizko Herri Harresian parte hartu zuten zortzi lagun epaitu behar zituzten gaur, Gasteizko epaitegietan. Horien artean Xabier Bidaurre Nafarroako bizilaguna aurkitzen da.

2016-ko abenduak 13

Hala Bideo hauetako bi gazterekin egon da. Auziperatuek, 2010eko gazteriaren aurkako polizia operazioa ekarri dute gogora. Ostean, Herri Harresian Ertzaintzaren jarrera salatu dute; desobedientzia ekimenekin jarraituz, epaiketara ez aurkeztea erabaki dute zortziek. Urrian beste bi gazte epaitu zituzten –akordioa lortu ostean, ez zituzten espetxera eraman baina isuna ordaindu behar izan zuten–, baina gaurkoan, Igarki De Robles eta Aiala Zaldibar gasteiztarrak eta Ibon Esteban nafarra babesteko kateatu zirenen kontrako epaiketaren txanda zen. Guztira, fiskaltzak, 75 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen du gazteentzako: 9 hilabete zortzietako zazpiri eta urtebete zortzigarrenari, aurrekariak izateagatik. Azken honek “arrisku erreala” dauka espetxeratua izateko.

2016ko uda hasieran, zortzi gazte solidario hauek espetxe zigorren eta isun ekonomikoen eskaerak jaso zituzten, urrian epaitutako beste bi gazteekin batera. Orduan, Gasteizko Harresia aktibatu eta epaiketei aurre egiteko lanean hasi zen. Urrian epaitu zituzten bi gazteei beste kargu batzuk leporatzen zietenez, orduan hasi ziren epaiketak; orain, bi hilabete beranduago, De Robles eta Zaldibar babesteko kateatu ziren zortzi gazte epaitu behar zituzten. Herri Harresian, De Robles eta Zaldibar beste hainbat solidariorekin izan ziren atxilotuak, ostean, espetxeratuak eta dispertsatuak izateko. Egun, absoluzioaren ostean, kalean daude bata zein bestea, baita Gasteizen atxilotutako Ibon Esteban nafarra ere.

Gehiago