Garbiketa sektorean lan hitzarmen duin baten alde mobilizazioak hasi dira

LAB eta ELA sindikatuen 100 langiletik gorako elkarretaratzea egin zen atzo Iruñean, Lan Epaitegiaren aurrean, Garbiketetako Lan Hitzarmena negoziatzen zen bitartean. Elkarretaratzean lan hitzarmen duin bat aldarrikatu zuten, horretara iristeko oraingo negoziazioen norabidea hautsi eta edukietan jauzi nabarmena eman behar dela azpimarratuz.