Galdutako Objektuak dokumentala diruz laguntzeko eguna antolatu dute Agoitzen otsailaren 13an
Aipatzekoa arratsaldean jokatuko den pilota partidua: Aritz Lasa- Martinez de Eulate vs Goñi III - Eugi.
2016-ko otsailak 6
Datorren otsailaren 13an Galdutako Objektuak Mikel Zabalza eta torturak Euskal Herrian izan duen eraginaren inguruko dokumentala diruz laguntzeko jardueraz beteriko eguna antolatu dute. Helburua da ahalik eta diru gehien ateratzea dokumentala egi bihurtu ahal izateko.
Eguerdiko 13etan ekitaldia eginen da. Ondoren, herri bazkaria. Eta arratsaldeko 18etan pilota partiduak jokatuko dira. Alde batetik, Nafarroako Erremonte eskolaren eskutik hainbat partidu jokatuko dira, eta ondoren eskupilota norgehiagoka Aritz Lasa- Martinez de Eulate eta Goñi III – Eugi-ren artean.
Otsailaren 12an, Ion Arretxek “Intxaurrondo la sombra del nogal” liburuaren aurkezpena eginen du, arratsaldeko 19etan Aurelio Leon aretoan.