Frankismoaren biktimakek PSN, EH Bildu eta Geroa Bai-ren foru lege proposamenari zuzenketak egin dizkiote eta erorien eraistea proposatu dute
Frankismoaren Oroimenerako Eragileen Elkartzeak, 33 elkarte biltzen dituenak, zuzenketa dokumentu bat aurkeztu du Parlamentuan, talde parlamentario aurrerakoiek horien oihartzuna izan dezaten eta osoko bilkuran eztabaidatu eta onartu ditzaten esperantzarekin.
2025-ko martxoak 3

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai-k eraikin honen “berrizendatze” prosesua geldiarazteko eta herritarren parte-hartzerako eztabaida ireki izan zedin eskaerei ezezkoa eman ostean, Elkarteek ez dute ulertzen hiru alderdi horien jarrera antidemokratikoa, gizarte-dialektika ukatzen baitute. Hori Nafarroako Oroimenaren 33/2013 FLarekin guztiz kontrajartzen da, zeinak frankismoaren sinboloak kentzeko oroimen elkarteen parte-hartzea aurreikusten du. Gobernu irekiaren printzipioekin ere kontrajartzean da, beronek eragile sozial eta herritarrek erabakietan parte hartzea defendatzen baitu.
Elkarteek hainbat zuzenketa proposatzen dituzte, Nafarroako Parlamentuak 2003ko martxoaren 10ean egindako adierazpenean aitortzen den harian: “Nafarroako erakundeek baldintzak ezarri behar dituzte askatasunaren aurkako eta iragan gainditu nahi dugun horren ikur diren sinboloak ezabatzeko”. Halaber, 33/2013 FL-aren sarreran jasotzen denez: “Urteak igaro diren arren, oraindik badaude ezabatu beharreko zenbait sinbolo, biktimentzako eta balio demokratikoentzako iraina baitira”. Agindu hori, Memoria Demokratikoaren 20/2022 Estatu Legean ere jasoa dago.
Argi dago oraindik gaur egun arte mantentzen den sinbolo horietako bat “Erorien Monumentua” dela. PSN, EH Bildu eta Geroa Bai-k FL proposamenaren azalpen-zatian adierazten duten bezala, eraikina “ia 40 urtez altxamendu faxistaren eta haren ostean ezarritako frankismoaren goratze propagandaren isla bat da”. Bestalde, Ana Ollo kontseilariak, joan den otsailaren 4an Parlamentuan esan zuen moduan: “Erorien Monumentua Nafarroan dagoen frankismoaren goratze eraikin lotsagarriena da”.
Elkarteek uste dute PSN, EH Bildu eta Geroa Bai-k Erorien Monumentua berrizendatzeko asmoarekin aurkeztu duten proposamena, Nafarroako eta Estatuko Memoria Legearen xedeak eta bere garapenaren kontrakoa dela. Laburbilduz, alderdi hauen aldaketa-proposamena ez dago behar bezala justifikatua, legegileen arbitrariotasuna ekiditeko Espainiako Konstituzioan jasotzen diren neurriak urratzen dituela eta lege-hierarkiaren arauak hausten dituela.
Horregatik, Elkarteek hainbat zuzenketa proposatzen dituzte, lege-hierarkia eta Memoria Demokratikoaren legeen xedeak errespeta daitezen. Lege horiek espazio publikoetatik frankismoaren sinboloen desagerpena aurreikusten dute, baina inola ere ez haien birsignifikazioa. Honela, biktimek duten duintasuna eta ohorea babestu nahi dira, baita egia jakiteko, justiziarako, ordainketarako eta berriz ez gertatzeko bermerako duten eskubidea ere. Argi eta ozen: Frankismoaren biktimen eskubidearen aitortza 33/2013 FL-aren 11. Artikuluan jasoa dago.
Lehenik eta behin, Elkarteek proposatzen dute frankismoaren goratzarrerako sortutako eraikin eta egiturak, baita frankismoa goresten duten elementu eta aipamenak ere, frankismoaren sinbolo izendatu eta sailkatzea. Eta honekin batera, Memoria Demokratikoaren Estatu Legearen araudia Nafarroako 33/2013 FL-an txertatu eta haren 10. eta 11. artikuluak aldatzea.
Bigarrenik, frankismoaren sinboloei eta, bereziki, Erorien Monumentuari dagozkion babes-arau edota sendotze-arau guztiak, haien balio arkitektonikoa, historikoa edo artistikoa argudiatuta emanak, indargabetzea proposatzen da. Horrez gain, etorkizunean begira, sinbolo horiek babestea debekatzea, Memoria Legearen esanahien aurkakoa baitira.
Hirugarrenik, elkarteek PSN, EH Bildu eta Geroa Bai-ren xedapen gehigarria zuzentzea proposatzen dute, eta Erorien Monumentua bere osotasunean harturik frankismoaren sinbolotzat kontsideratzea. Hori dela eta, eraikina eraitsi eta espazio publiko zein hiri-paisaiatik ezabatzea proposatzen dute.
Gurutzeak, elementu erlijioso gisa, berreskuratu eta Artzapezpikutzari ematea proposatzen dute. Kupularen margolanak, frankismoaren eta nazional-katolizismoaren sinboloak direnez, ezabatuko dira. Hala ere, San Frantzisko Xabierkoaren ebanjelizazioaren eszena berreskuratu ahal izango da, baldin eta Artzapezpikutzak eskatu eta bere kontura mantenduko balu.
Era berean, hormetan, kriptan edo beste leku batzuetan dauden frankismoaren sinboloak, plakak eta inskripzioak kentzea edo jabetza duenaren irizpidearen arabera berreskuratzea proposatzen dute, betiere bere ardura eta kostura bada. Proposamen hauekin, oroimen elkarteek uste dute Erorien Monumentua eraisteko duten zalantzak eta oztopo juridiko guztiak desagertuko direla. Horrela ez bada, historian geratuko da PSN, EH Bildu eta Geroa Bai-ko talde politikoek frankismoaren sinboloak mantentzea nahiago dutela, PP-VOX gobernatzen duten erkidegoetako gobernuek bezala.