Frankismo garaiko esklabo lana salatzeko elkarretaratzea egin dute sindikatuek

ELA, LAB, Steilas, ESK, HIRU, CGT eta EHNE sindikatuek elkarretaratzea egin dute gaur Espainiako Gobernuak Iruñean duen Ordezkaritzaren aurrean frankismo garaiko esklabo lana salatzeko eta gai honen inguruan egia, justizia, erreparazioa eta aitortza exijitzeko.