Fran Balda gogoan izan dute Arbizun, herriaren alde egindako guztia eskertuz

Arbizuko herritarrek Ezker Abertzalearekin batera Fran Baldari omenaldi hunkigarria eskaini diote. Fran Baldak pasa den martxoaren 13an izandako trafiko istripuan galdu zuen bizitza, eta omenaldi honen bidez Arbizuri nahiz Euskal Herriko askapen-prozesuari emandako guztia eskertu nahi izan diote.