Foro Sozialak Sekretu Ofizialen Legea erreformatzea eskatu du Mikel Zabalzari zer gertatu zitzaion jakiteko

Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidenteak Zabalza kasuari buruz gaur Kongresuan egindako adierazpenen harira, Foro Sozialak adierazi du “egia soziala” “egia judizial” bihurtzea oso urrats garrantzitsua izango litzateke, eta horretarako beharrezkoa ikusten du Sekretu Ofizialen Legea erreformatzea. Sanchez-ek adierazi du prest dagoela Zabalza kasuari buruz sekretupean dagoen informazioa zabaltzeko Justiziak eskatuz geroo. Bihar osteguna EITBk Non dago Mikel? filma emanen du gaueko 22.30etan.

2022-ko martxoak 9

Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidenteak Zabalza kasuari buruz
gaur Kongresuan egindako adierazpenek, Aitor Esteban EAJko
bozeramailearen galdera bati erantzunez, aukera-leiho bat zabaltzen dute
Estatuko biktimen aitortzarako.

Mikel Zabalzaren kasuari dagokionez, EAEn eta Nafarroan ia aho batez
onartzen den  “egia soziala” “egia judizial” bihurtzea oso urrats
garrantzitsua izango litzateke.

Zentzu honetan, Estatuaren biktimen eskubideak bermatzeko, inoiz baino
beharrezkoagoa da Sekretu Ofizialen Legea erreformatzea, arlo horretako
nazioarteko parametroak ezarriz.

Gogoratu behar da iazko martxoan Nafarroako Parlamentuan gehiengo
zabalarekin onartu zela mozio bat, 1985ean Zabalzaren heriotzaren
inguruko xehetasunak ezagutzeko helburuarekin, Espainiako Gobernuari
eskatzen ziona Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko, Erresuma Batuak,
Italiak edo Alemaniak egin duten terminoetan.

Hala ere, egia da Estatuko biktimen artean kasu asko jadanik
preskribatuta daudela, eta beste mekanismo batzuk bilatu beharko
liratekeela haiei ere justiziarako eskubidea bermatzeko.

Gehiago