Folk Lore 2014 jaialdian izango da asteburu honetan Iruñerrian

Amaiur dantza taldeak antolatzen duen Folk lore 2014 jaialdia apirilaren 12 eta 13an izango da. Urtero bezala, larunbatean Iruñeko alde zaharrean eta igandean Uharten izango da jaialdia. Sardiniatik etorriko diren Samugheoko Mamutzones ikusgarriak izango dira Folk Lore jaialdian, Goizaldi, Amaiur eta beste hainbat talderekin batera.

2014-ko apirilak 10

Joaldun tankerakoak dira Samugheoko Mamutzones-ak. Sardinian mota honetan hainbat tradizio daude, batzuk Mamuthones izenarekin ezagunak eta Samugheoko hauek Mamutzones izenarekin ezagunak. Ikatzez beltzitutako aurpegiak, ahuntz larru beltzak soinean eta joarean gerrian, joaldunen antzera bi lerrotan antolatuta desfilatzen dute, joareak erritmora dantzatuz. 

Apirilaren 12an larunbat arratsaldez Iruñeko kaleetan eta 13an, igandez Uharteko kaleetan ikusi ahal izango dira Mamutzones-ak, Goizaldi eta Amaiur dantza taldeekin, Oberena, Ortzadar eta Muthiko Alaiak fanfarreekin, Uharteko joaldunekin, eta beste hainbat talderekin batera. Hona Amaiur dantza taldeak antolatzen duen Folk lore 14 jaialdiaren egitaraua:

 

Apirilak 12, larunbata, Iruñeko alde zaharrean

11:30 Dantzari txikien kalejira Errekoletos plazatik. Muriska (Lezo), Oin Arin (Lazkao), Ereintza-Errenteria Musikal (Errenteria), Amets Bide (Ordizia), Idoskia (Atarrabia), Larraiza (Lizarra), Orritz (Irurtzun), Elai Alai (Lakuntza), Galtz-Orratz (Uharte Arakil), Rocamador (Zangotza) eta Amaiur (Iruñea).

13:30 Dantza ikuskizuna Burgoen plazan.

15:30 Burgoen Plazan Animazioa eta esku-lanak.

16:30 Burgoen Plazan Dantza tailerra. Mamutzones di Samugheo (Sardinia)

18:00 Kalejira Iruñeko alde zaharretik.

Goizaldi Dantza taldea (Donostia)
Mamutzones di Samugheo (Sardinia)
Fanfarreak (Oberena, Ortzadar eta Muthiko Alaiak)
Joaldunak (Uharte)

20:00 Ikuskizuna Burgoen plazan

Goizaldi Dantza taldea (Donostia)
Mamutzones di Samugheo (Sardinia)
Amaiur Dantza taldea (Iruñea)

Apirilak 13, igandea, Uharte herrian

11:30 Dantzari kalejira San Juan plazatik.

Eugiko Dantzari txiki taldea, Bizkarreteko Dantzari Txiki taldea, Bizkarreteko Dantzari Helduen taldea, Uharteko Dantzari Txiki taldea, Uharteko Dantzari Helduen taldea, Uharteko Joaldunak, Ortzando dantza taldea eta Erraldoi txikiak.

Goizaldi Dantza taldea (Donostia)
Mamutzones di Samugheo (Sardinia)

13:30 Ikuskizuna San Juan Plazan 

Eugiko Dantzari txiki taldea
Bizkarreteko Dantzari Txiki taldea
Bizkarreteko Dantzari Helduen taldea
Uharteko Dantzari Txiki taldea
Uharteko Dantzari Helduen taldea

Goizaldi Dantza taldea (Donostia)
Mamutzones di Samugheo (Sardinia)

Gehiago