Fiskaltzak bi urte eta erdi eskatzen ditu Iturmendiko bizilagun bati sare sozialetan “terrorismoa goratzeagatik”

Duela hilabete batzuk atxilotu zuten Iturmendiko emakumeari Espainiako Auzitegi Nazionalak fidantza bat ordaintzeko betebeharra ezarri dio, 7.000€koa.

2024-ko ekainak 14

Iturmendiko elkartasun taldeak jakinarazi duenez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak bi urte eta erdiko espetxe zigorra  eta 7.000 euroko fidantza ordaintzea eskatu dio iturmendiar bati. Ordainketa gaur bertan egin beharra du. 63 urteko emakumezkoa otsailaren 6an atxilotu zuten Sare sozialetan argitaratutako iruzkinak terrorismoa goratzeko eta biktimak umiliatzeko delitua egotzi diote. “Egoeraren larritasunaren berri” emateko, Iturmendiko elkartasun taldeak herri batzarra deitu zuen atzo.

Gehiago