Fernando Sota euskal presoa Badajozera sakabanatuko dute

Tafallako bizilagunak urte beteko espetxe ziogrra jaso ondoren, Iruñeko espetxean sartu zuten. Orain, lehenengo graduan klasifikatu dute eta laister Badajozera eramango dute.

2014-ko ekainak 20

Fernando Sotak urte beteko espetxe zigorra bete beharko du, baina ez bere etxetik gertu, baizik eta 750 kilometroetara dagoen espainiar espetxe batean, Badajozen hain zuzen ere. Eta gainera, lehenengo graduan. Hau da, espetxe erregimen gogorrenean.

Fernando Sota Tafallan atxilotu zuten maiatzaren 5an, hainbat aste izkutua egon ondoren. Espainiako Auzitegi Nazionalak Tafallako bi presoen argazkiak jartzeagatik urte beteko espetxe zigorra ezarri zion. Normalean, bi urte baino gutxiagoko espetxe zigorrak ez dira kartzelan betetzen, aurrekari penalak ez badira. Hala eta guztiz ere, Auzitegi Nazionalaren epaile batek espetxeratzeko agindua eman zuen eta Goardia Zibilak atxilotu zuen bere aldeko manifestazio batean. Iruñeko espetxean sartu zuten eta hurrengo egunetan Badajozeko espetxera eramango dute.

Gehiago