Fernando Ros “Nabarro” omenduko dute bere heriotzaren 30. urteurrenean
Gaur hitzaldia bat eskeiniko dute Lizarran "Amnistiaren Norabidean Preso eta Iheslariak etxera!" izenburupean eta igandean Abartzuzan ekitaldi politiko bat eginen da.
2016-ko uztailak 27
Fernando Ros “Nabarro” Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kidea omenduko dute bere heriotzaren 30. urtemugan. Abartzuzan jaioa, Hernanira joan zen bizitzera gaztea zenean. Iheslarien egoera salatzeko ekintza bat prestatzen ari zenean elektrokutatu egin zen moztu behar zituen tren bideko kablekin.
Ostegunean hitzaldia eskeiniko da
Lizarrako Gure Hizkuntza elkartean, 19:30etan “Amnistiaren Norabidean
Preso eta Iheslariak etxera!” izenburupean. Josu Beaumont eta Pakito
Lujambio preso ohiek eskeiniko dute.
Igandean, Abartzuzan, ekintza ezberdinak egingo dira.
12:00etan mural herrikoia eta 13:00etan ekitaldi politikoa eta gero,
bazkari herrikoia.