Fernandez, sakabanaketa politikaren biktima, gogoan izan dute bere heriotzaren XX. urteurrenean

"Sara gogoan" auzo plataformak Sara Fernandez sakabanaketaren biktima bere heriotzaren XX. urteurrena gogoratzeko ekitaldia eta manifestazioa egin ditu. Asteartean Nafarroako Antzerki Eskolan egin zuten ekitaldia, eta gaur manifestazioa Iruñeko Alde Zaharrean. Biak ala biak Fernandez oroitzeko eta dispertsio politikak eragindako motibazio politikoko biktima izendatu dezaten aldarrikatzeko.