Fardel zikinekin egin diote harrera Txibite lehendakariari haur eskoletako langileek Parlamentuaren sarreran

Nafarroako haur eskoletako langileak greba mugagabean daude pasa den maiatzaren 2tik, eta gaur Maria Txibite lehendakariari fardel zikinekin egin diote harrera Parlamentuan. 0-3 zikloko hezitzaile eta langileek umeen kopurua jaistea eta soldaten igoera eskatzen dute greba honekin, eta egoera konpontzeko giltza parlamentuko taldeek dutela azpimarratu dute.