Ezkaban aurrematrikulatutako familiek eskolan 4. lerro bat zabaltzearen aldeko aldarria eginen dute

78 familiek euren seme-alabak D ereduko eskola publikoan aurrematrikulatzeko apustua egin badute ere, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 4. lerroa irekitzearen kontra agertu da eta horrenbestez, 3 familiek euren semealabak beste eskola batera eraman beharko zuten D ereduan ikasi ahal izateko.

2017-ko martxoak 9

Info7 Irratian ama bati egindako elkarrizketa.

Aurtengo aurrematrikulazio kanpainan, 78 familiek euren seme-alabak D ereduko eskola publikoan aurrematrikulatzeko apustua egin zuten Ezkaba ikastetxe publikoan. 4. lerroa eskaintzeko giza baliabide zein baliabide fisikoak dituen zentrua izanda, lehenego momentutik, ikastetxeak berak 4. lerro honen irekiera eskatu zion Hezkuntza Departamentuari. Horrela, familia guztiek beraien seme-alabak Antsoainen, lehenbiziko postuan aukeratutako ikastetxean matrikulatzeko aukera izango lukete.

Familia eta ikastetxearen beraren harridurarako, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, 4. lerroa irekitzeko eskaera ukatu zuen. Ikastetxeak, behin eta berriro eraskutsi zuen eskaintza akademikoa zabaltzeko duen ahalmen eta gaitasuna. Gogoan izan beharra dago, historikoki ikasmaila bakoitzeko 4 gela egon direla eta gaur egun ere badaudela.

Hezkuntza Departamentuak ikastetxea baremoa aplikatzera behartu zuen eta baita ondorengo zozketa burutzera ere. Prozesu honen ondoren, Ezkaba ikastetxearen aldeko apustua eginda zuten hiru familia kanpoan geratu ziren.

Ezkaban matrikulatuta dauden familiek ikatetxeari babesa emateaz gain, 4. lerroa eskatzeko hainbat ekimen jarriko dituzte martxan. “Ez dugu onartuko hiru familia hauei Ezkaban, beraien herrian, ikasteko eskubidea kendu nahi izatea”, ziurtatu dute.

“Hezkuntza Departamerntuari eskatu nahi genioke, 4 lerro sortzeko egon den eta dagoen espazioa egonda familien lehenengo nahia errespeta dezala. Horretarako, 4. lerroa lortzeko elkartu, mugitu eta sinadurak jasoko ditugu, honen bidez, gure seme-alabak Antsoainen hazi eta hezteko duten eskubidea defendatzeko”.

Gehiago