Ezkaba hesitzeko proiektua bertan behera utzi du Espainiako Defentsa Ministerioak

Ministerioaren erabakiarekin "pozik" agertu da Nafarroako Gobernua. Proiektu berri bat aurkeztuko du Espainiako Armadak.

2019-ko irailak 12

EH Bilduren galdereei erantzunez, Aitzoaingo kuartela handitzeko lanen inguruan mintzatu da Nafarroako Parlamentuan Jose Maria Aierdi zuzendariordea. Espainiako Defentsa Ministerioak atzo jakinarazi zienez, atzera egin dute eta Ezkaba mendian hesi bat jartzea aurreikusten zuen proiektua bertan behera uztea erabaki dute. Berri bat aurkeztuko dute.

Gaur egun, Espainiako Armadak jabetzan ditu kuartelaren inguruko lurrak, baita Alfontso XII.a gotorlekua ere. Mendia, baina, inguruko kontzejuena da. Militarrek berentzat nahi duten eremua, zehazki, Berriobeiti eta Berriozar udalerriei dagokie.

Ezkaba natur parke gisa egokitzeko UGEP udalerriz gaindiko planari ere eraginen lioke proiektuak. Iaz onartu zuten egitasmo hori, eta jendaurreko fasean dago. Aierdi plan honen alde azaldu da.

Gehiago