Ez eremu “euskalduna”, bai “eremu frantsesa, ingelesa eta alemana”
Administrazioan Euskaraz Taldeak protesta egin zuen atzo Parlamentuko atean Nafarroako Gobernuak euskara oposizio lehiaketetan ez baloratzeko hartutako erabakia salatzeko, Osoko Bilkura egiten ari ziren bitartean.
2021-ko ekainak 18
Salatu nahi izan zuten Nafarroako Gobernuak alemana, ingelesa eta frantsesa baloratzen dituela oposizio-lehiaketa eta lekualdatze lehiaketa guztietan, Nafarroa guztian, eta euskara eremu euskaldunean bakarrik. “UPNk berak eremu mistoan ere baloratzen zuen”, gogoratu zuten Administrazioan Euskaraz Taldekoek PSNren jarrera deitoratzeko.
Etorkizuneko Euskararen Foru Dekretuan, “eremu ez-euskaldunean egoera injustu hau bere horretan iraunen duela” salatu zuten Parlamentu aurrean egindako protestan.
Gehiago
2
Nuevo euskaltegi de AEK en Tutera ante la creciente matriculación de estudiantes de euskera
Helduen euskalduntze-alfabetatze sektorea 300.000 euskaldun berri lortzeko erronkan estrategikoa dela azpimarratu dute
1
