“Euskararen zonifikazioari hordago!” aldarrikapenarekin bat egin dute Castejonen eta Irunberrin

2021eko azaroaren 13an euskararen zonifikazioa gainditzea aldarrikatzen duen Cortesko Adierazpena aurkeztu zuen Hordago! herri ekimenak. Gaur, Castejonen eta Irunberrin zonifikazioa behingoz gainditzearen eskaerarekin bat egin dute hainbat herritarrek.