Euskararen ofizialtasuna aldarrikatu eta Gobernu Ituna salatu dute Iruñean

Euskararen Defentsarako Sareak deituta, elkarretaratze egin dute gaur Parlamentuaren aurrean PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa alderdi politikoek erdietsitako Foru Gobernu itun berria salatzeko. Euskararen ofizialtasunaren bidean atzerapauso bat dela azpimarratu dute, eta PSNri "txeke zuririk" ez emateko eskaera egin dute.