Euskararen Dekretua atzera pauso onartezina dela esan dute Kontseiluak eta Behatokiak
Ostiralean aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuak Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak eskuratu eta betetzeko merezimenduen balorazioa arautzen duen Dekretuaren zirriborroa. Bertan jasoko da hemendik aurrera euskara eta gainerako hizkuntzen balorazioa.
2022-ko urtarrilak 31
Kontseiluak eta Behatokiak urgentziazko balorazioa egin dute
gaur Iruñean zirriborroa 2017aren aurretik zegoen araudia baino murritzagoa
dela esateko, eta beraz, atzerapauso argi bat ekarriko duela salatzeko.
Kontseiluak eta Behatokiak dei egin diete alderdiei eskura dituzten tresnak
baliatzeko dekretua zuzentze aldera, oraindik garaiz baitaude, eta, beharrezkoa
bada, mobilizaziorako deia egiteko asmoa ere adierazi dute.