Euskararen Defentsarako Sarea bere lehenengo mobilizazioa eginen du ostiralean Hizkuntza Eskolan izandako murrizketak salatzeko

Hurrengo ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, Hezkuntza Departamentuaren aurrean elkarretaratzea eginen du Euskararen Defentsarako Sarea, Hezkuntzako kontseilariak Tuterako Hizkuntza Eskolan euskararen inguruan egindako murrizketak gaitzesteko. Hau izanen da talde berri honen lehenengo mobilizazioa

2022-ko ekainak 14

Euskararen Defentsarako Sarea sortu da eta ekintzen bidez salatu nahi dituzte euskararen aurkako neurriak. Hurrengo ostiralean, arratsaldeko 19.00etan hasiko da bere ibilbidea Hezkuntza Departamentuaren aurrean eginen den elkarretaratze honekin. Hezkuntzako kontseilariak Tuterako Hizkuntza Eskolan euskararen inguruan egindako murrizketak salatuko dituzte. “Euskara ikasteko sei maila izanik, maila bakoitzean ikasle gutxi daudela argudiatuta, hiru talde besterik ez du onartu nahi”, salatu du euskaltzale talde honek.

“Euskara ikasteko prozesu osoa ezin da, beraz, aurrera eraman Tuterako Hizkuntza Eskolan”, ondorioztatu dute.

Gehiago