Euskara nafar guztiona dela eta etorkizun oparoa merezi duela aldarrikatu dute Iruñean milaka lagunek

Egun osoko egitaraua eskaini du gaur Iruñean Sorionekuak ekimenak euskara nafar guztiona dela ospatzeko. Urrats bat aurrera emateko garaia dela adierazi dute, eskubide-berdintasunaren bidean. "Ezin da ulertu, ezin da onartu, ezin da gozatu euskararik gabeko Nafarroa", esan dute egunari amaiera eman dion manifestazioaren bukaerako ekitaldian.