Euskara eta hezkuntza publikoaren aldeko aldarriak uztartuko ditu Sortzen jaiak

Datozen bi igandetarako ekimenak aurkeztu ditu Sortzen Elkarteak. Alde batetik, datorren igande goizean, maiatzaren 13an, Iruñeko Gayarre Antzokian burutuko den “Egunon eskoletatik antzokira!” ekimen-ikuskizuna eta bestetik, maiatzaren 20an Iruñeko Antoniutti parkean izanen den Sortzen Jaia.

2018-ko maiatzak 10

EgunOn! leloarekin, eguna euskaraz hasteak duen garrantziaren irudikatu nahi dute, “dakienak erabiltzeak duen garrantziaren” adiera gisa. Hizkuntza eskubideak errespetatuak izan daitezen “urrats berriak” ematen jarraitzeko borondate guztiarekin agertu da Sortzen Elkartea, “bai euskararen lurralde osoa barnebilduko duen ofizialtasuna aldarrikatuz, bai D eredua diskriminazio guztien gainetik zabalduz”. Eta erronka berria ere jarri dute mahi gainean: gaur egungo Hezkuntza Ereduen “letra zopa” gainditzea “denona den euskara herritar guztiok ezagutzeko eskubidea bermatuko lukeen hizkuntza eredua” ezarriz.

Igande honetan, Eskoletatik Antzokira

Igande honetan, Gayarre antzokian goizeko 11:30etan, “Eskoletatik Antzokira” ekimen-ikuskizuna eskeiniko dute, Nafarroako Ikastetxeen Zuzendarien Elkartea elkartearen laguntzarekin. Eskolak, hizkuntza, herria, kolektiboa eta artea uztartuz, ikasturte amaierako elkargune bat ospatu nahi dute, 2018ko maiatzaren 20an Iruñean ospatuko den Sortzen Jaiarekin lotuta. 11 eskolek (Jauntsaratseko Ohianzabal, Bernart Etxepare-Eunate, Elorri, Patxi Larraintzar, Ezkaba, Alaitz, Hegoalde Ikastola, San Frantzisko, Mendialdea, Sanduzelai eta Erreniaga), bakoitzak euskararekin zerikusia duen edo eta euskaraz den ikuskizun motz bat oholtzan gaineratuko du. Ikuskizun ugariz gozatzeko aukera izango da: euskal dantzak, txontxongiloak, kantak, batukada, joaldunak, antzerkiak, erraldoiak, dantza modernoa… Ikuskizun honen aurkezlea Zirika Zirkus taldeko Pantxika izanen da. Sarrerak doakoak dira.

Sortzen Jaia
Sortzen Jaia maiatzaren 20an Antoniutti parkean ospatuko da. Egitarau hau izanen da:

10:00 Udal Plazatik Antoniuttira Kalejira #EuskaraOfizialaNafarroaOsoan!

Auzo Bizi Ona Eszenatokian

10:45 Hasiera Ekitaldia
11:00 Bertso Saioa
11:30 Dantzak
16:00 DJ Jotatxo

Euskarakilo Eszenatokian

12:00 Zirika Zirkus (‘Egun on, sikiera!’ ikuskizun berriaren estreinaldi mundiala)
15:00-20:00 Kontzertuak: Afu · Skabidean · Trikiteens

Gunean zehar

Haur Txokoa + Edozkitze Gunea /egun osoan/
Artisau Azoka /egun osoan/
Tonbola eta Denda /egun osoan/
Euskaraz Mintza Ginkana /11:00-14:00/
Guraso Elkarteen Tailerrak /11:00-14:00/
Saharako Kabiak /11:00-14:00/
Euskara Azoka (AEK, Topagune, EHE, IA…) /11:00-14:00/
Iruñerriko Mankomunitatea: Birziklapen Tailerra + Puzgarria + Jolasak + Ur taberna /11:00-14:00/
Muralismo Tailerra + Photocall /11:00-15:00/
Puzgarriak + Jolas tradizionalak /11:00-18:00/
Rokodromoa /11:00/
Kantuz /11:30/
Euskaraz Mintza Txokoa /15:30-17:30/
Nomadak Zirko Tailerra /15:30-17:30/

Landare Elkarteko osagai ekologikoez osatutako paella dastatzeko aukera izango da, La Unica Peñak sukaldatuko duena eta, modu berean, eskainiko diren ogitarteko eta pizzek bertako (zero kilometroko) jaki naturalak izango dituzte.

Gehiago