Euskalerria Irratiari lizentzia eman diote
27 urteren buruan, irrati iruindarrak emititzeko baimena jasoko duela iragarri du Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuraren ondoko prentsaurrekoan.
2015-ko abuztuak 28
1987ko azaroaren 7an hasi zen emtitzen Euskalerria Irratia. 2015eko abuztuaren 28an heldu zaio emititzeko lizentzia. 27 urte lizentziarik gabe. Eta 30 baimena eskatzen, emititzen hasi aurretik hasi baitzituzten tramiteak irratiaren bultzatzaileak.
Euskalerria Irratiari lizentzia emateko erabakia ez du Nafarroako Gobernu berriak hartu. Iragan denboraldian, Espainiako Auzitegi Gorenak 1998ko lizentzia banaketaren azken fasea errepikatzeko agindu zion Yolanda Barcinaren gobernuari. Hark osatu zuen kontratazio mahai berria. Eta kontratazio mahai horrek erabaki du lizentziak Euskalerria Irratiarentzat eta NET21 irratientzat direla.
Kostata baina azkenean Euskalerria Irratiari aitortu diote emititzeko eskubidea. Eta Iruñerriko euskal hiztunon komunitateari, irratia bere hizkuntzan entzutekoa. Nolanahi ereEzin ahantzi urte hauetako bidegabekeriak.