Euskal preso eta iheslari politikoen askatasunaren alde Lizarrako ferietan

Euskal preso eta iheslarien aldeko manifestazioa egin zuten atzo Lizarrako ferietan. Mobilizazio honekin azken asteetan Kalera Kalera ekimenak antolatutako errepresaliatuekiko elkartasunezko dinamika bati amaiera eman diote Lizarraldeko bizilagunek.