Euskal Jai gaztetxea iruditan, bere okupazioaren 30. urteurrenean

Euskal Jai Iruditan bideo ekoizpen hau gaztetxearen desalojoaren 10. urtemugan egindako lan bat da, hau da, 2014an. Bertan azaltzen da, irudien bidez, Iruñeko Euskal Jai gaztetxearen historia luzea. Gaurko egunez, duela 30 urte, okupatu zen San Agustin kaleko frontoi zaharra. 2004an, UPN gobernuan zela, desalojatu egin zuen Espainiako Poliziak Udaltzaingoa eta Foruzaingoaren laguntzarekin.