Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak programa berria aurkeztu zuen atzo Iruñean

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak aurkezpena egin zuen atzo Iruñean. Bertan, antolakundearen programa orokorra eta hurrengo hilabete eta urteetan irekiko diren diren lan-ildoak aurkeztu ziren. Izan ere, azken urteetako lanaren fruituek, orain arteko borroketaz harago inflexio puntu berri bat sortzeko eta antolakunde orokor bat sortzeko aukera eman duela azaldu zuten. Eta bukatzeko, borrokarako eta kontseiluan parte-hartzeko deia zabaldu zuten.