Euskal Herriko gehiengo sozial eta politikoa bildu du Etxeratek Espainiako Gobernuari sakabanaketa berta behera uzteko eskatzeko
EAJ-PNV, EH Bildu, Elkarrekin-Podemos, ELA, LAB, UGT, CCOO, ESK, Steilas, Etxalde, CGT, CNT, Foro Soziala eta Sare Herritarra bildu ditu Etxeratek presoen egoeraren inguruko hausnarketa egiteko.
2020-ko otsailak 9
Gaurko elkarretaratzean herri honetako eragile politiko, sindikal eta sozialen ordezkaritza zabala bildu izana eskertzen dugu. Presoen senide eta lagunen izenean, positiboki baloratzen dugu ahalik eta azkarren urrunketarekin amaitzeko eta, aldi berean, bakea eta bizikidetza demokratikoa lortzeko pausuak emateko erakutsitako gogo eta borondatea.
Espainiako Gobernuan eman den aldaketaren ondoren, Pedro Sanchez adostasun sozialaren eta gehiengoen borondatearen partedun egin nahi dugu, 30 urtez martxan egon den eta martxan dagoen espetxe politika hau premiaz aldatzeko beharra dagoela ikusten dugulako.
Azken urteetan eremu sozialean, parlamentuetan, Batzar Nagusietan eta udaletxeetan dispertsioaren eta urrunketaren amaiera eskatzeko, hau da, espetxe politikaren aldaketaren alde eman diren akordio instituzional, politiko eta sindikal anizkoitzak berresten ditugu.
Egindako bileran parte hartu dute:
EAJ-PNV; Joseba Egibar, Irune Berasaluze
EH Bildu; Arnaldo Otegi, Maialen Iriarte
Elkarrekin-Podemos; Lander Martinez, Joserra Becerra
ELA; Amaia Muñoa, Xabier Anza
LAB; Garbiñe Aranburu, Gorka Berasategi
UGT; Raúl Arza, Daniel González Taboada.
CCOO; Alfonso Ríos, Santi Martínez.
ESK; Iratxe Álvarez, Félix Irizar
Steilas; Miren Arregi, Juan Zubia
Etxalde; Maite Aristegi
CGT; Andrés Gallego, Floren Mariñelarena
CNT; Xabier Erauskin
Foro Social Permanente; Agus Hernan
Sare Herritarra; Inaxio Oiarzabal, Elena del Puerto Garmendia