Euskal Herriko eskubide sozialen kartak “Su txikien itsasoa” ekimena aurkeztu du

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak "Su txikien itsasoa" deituriko ekimena antolatu du. Alegia, irailaren 30erako antolatu diren topaketan datza ekimena. Eskubide Sozialen Kartako koordinazio taldekoek azaldu dute, topaketa honek, kartatik haragoko eragile sozial eta sindikaletara heltzea duela helburu. Izan ere, bertan, Euskal Herriko gizarte mugimenduek zer nolako trantsizio ekosoziala proposatzen duten hausnartuko da.