Euskal herrian gure hezkuntza eraiki plataformak LOMCEri aurre egiten jarraituko duela berretsi du Bilbo eta Iruñean
Hego Euskal Herriko ikasturte hasierarekin bat eginez, Euskal Herrian Gure Hezkuntza Eraiki plataforma osatzen duten eragileak elkarretaratze ezberdinak egin dituzte Bilbon eta Iruñean.
2014-ko irailak 9
Bertan Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernuari gogorarazi diote LOMCEri aurre egingo diotela, ez dutela onartzen inposatutako hezkuntza erreforma hau eta pausoak ematen jarraituko dutela Euskal Herrian gure hezkuntza sistema propioa lortu arte.
Aldi berean, LOMCEri aurre egiteko proposamen zehatzak aurkeztu dituzte, konpromezu eredu batekin batera, tokian toki, eskola bakoitzak bereak egin ditzan. Nafarroan, beraien eskakizuna, Iribas kontseilariari eskura eman diote.