Eunateko zuzendaritza eztabaidarako prest agertu dela jakinarazi dute Eunateko ikasleek

Manifestazioa egin dute ikasleek Iruñeko kaleetan zehar 'Kamerak Eunatetik at!' lelopean. Txantreako ikastetxean dagoen kontrolaren aurka ikasle andana atera dira kalera.Dozenaka ikasle atera dira kalera Eunateko ikasleek deituriko mobilizazioan. 'Kamerak Eunatetik at!' lelopean, hain zuzen, Iruñeko kaleak zeharkatu dituzte ikasleek, kontrol sozialaren aurka. Auzo eta herri ugaritako ikasleek eskaini diote babesa mobilizazioari.