Eunateko ikasleek “errebalida” antzeko froga batzuk gelditu dituzte

Txantreako Eunate ikastetxeko ikasleek, herri harresi bat osatuz, Espainiako Hezkuntzaren Ministerioko hainbat inspektore LHko 6. maila eta DBH 4. mailako egin nahi zizkieten ebaluazio diagnostikoaren kalibrazioa egiteko pilotaje probak gelditu zituzten atzo. Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak egin zituzten, eta inspektoreak hurbildu zirenean, herri harresi bat osatu zuten ikastetxeko atean. Inspektoreak atzera egin eta alde egin zuten.