“Etxetik etxera” presoen eskubideen aldeko saio berezia

Euskal presoen senideek espetxeetara bisitan joateko aukerarik gabe daudela eta, Sare Herritarra eta Etxerat elkarteak, saio berezi prestatu dute. Saio honetan, besteak beste, hainbat senidek, bizitzen ari diren egoeraren inguruan euren esperientzia partekatu dute etxetik, kultura munduko hainbat kidek euren elkartasun mezuak helarazi dituzte eta Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak irakurketa labur bat partekatu du.