Etxeratek sakabanaketarekin amaitzea exijitu du Karmele Solagurenen heriotzaren 15. urtemugan

Karmele Solaguren Barañaingo bizilaguna gogoratu dute gaur bere omenez eraikitako monolitoaren aurrean. 2004ko abenduaren 6an kotxe istripuz hil zen Sorian bere semea preso bisitatzera joaten zenean. Sakabanaketak eragindako istripu hau eta beste guztiak ere saihestu zitekeela esan du Etxerateko bozeramailea Patricia Velezek. Espetxe politika honek eragindako 16 biktimei egin ahal zaien omenaldirik onena dispertsioarekin bukatzea dela azpimarratu du Velezek.