Etxerat: “Giza eskubideen deklarazioak aldarrikatzen dituen eskubideak ez daude bermatuak”

Gaur, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren Eguna den honetan, euskal preso eta iheslari politikoen senidetartekoak kalera atera dira Iruñean eta Gasteizen, eta zapi kateak egin dituzte. Presoen senideen eta lagunen zigorra berehala eskatzen dituzte amaitzeko, sakabanatzearen eta urruntzearen ondorioak jasaten jarraitzen baitute.