Espetxeetan ezinegona eta kezka dira nagusi koronabirusari aurre egiteko neurri eskasak hartu direlako

"Iluna" da Espainiako eta Frantziako espetxeetako egoera. Etxerat-ek salatu du euskal presoen egoeraz ezer gutxi dakitela, baina egoera "kezkagarria" dela. Senide eta lagunekin bisitak eten dizkiete presoei, ez dute medikuaren artarik jaso eta bideo deiak egiteko aukera gutxi. Kartzela barruko egoera nolakoa den jakiteko Urtzi Errazkin Etxerat-eko bozeramaileak, Etzozi Elgezabal eta Egoitz Urrutikoetxea presoen senideak elkarrizketatu ditu Berriak.