Espainiako Ararekoa eta ETB3
"Espainia aberatsa izanik mintzaira-moldez, bereziki errespetatu eta zainduko da kultura-ondare hori". Hala dio Espainiako Konstituzioaren 3.3 artikuluak, baina argi dago baliorik gabeko hitzak direla Espainiako Gobernuarentzat eta Espainiako Arartekoarentzat.
2019-ko ekainak 3
Nafarroan legegintzaldia bukatzera doa, eta ETB3 –haurrentzat euskaraz dagoen kate bakarra– ezin ikusi da Nafarroako toki gehienetan. Espainiako Gobernuak, hala, ez du betetzen berak sinatutako Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Ituna (11.2 artikulua). Gure kexak Espainiako Arartekoarengana iritsi dira, baina hari (Francisco Fernández Marugán arartekoa) ez zaio inporta Nafarroako haur askok ETB3 ikusterik ez izatea (besteak beste, ofizialki “eremu euskaldunean” dauden Sakanako eta Baztango haurrek). Hala adierazi digu apirilean eman zigun erantzunean: “No se ve justificado continuar la tramitación de su queja”.
“Espainia aberatsa izanik mintzaira-moldez, bereziki errespetatu eta zainduko da kultura-ondare hori”. Hala dio Espainiako Konstituzioaren 3.3 artikuluak, baina argi dago baliorik gabeko hitzak direla Espainiako Gobernuarentzat eta Espainiako Arartekoarentzat.
Nafarroako Gobernuak hirutan eskatu dio baimena Espainiako Gobernuari ETB3 Nafarroa guztian emititu ahal izatea, 2016ko ekainean, 2017ko urrian eta 2017ko azaroan. Ez du inoiz erantzunik ez konpromisorik jaso. Pedro Sánchez: Konponbidea behar dugu behingoan.