“Esku bat”, Sorionekuak ekimenaren bideoklipa euskara sustatzeko

Herritar ezagunek bat egin dute euskararen aldeko Sorionekuak ekimenarekin. Abestiaren letra Sustrai Colinak egin du, eta musika Nerea Urbizuk. Besteak beste, Martxelo Otamendi, Joseba Santamaria, Iñaki Soto, Kutxi Romero, Jagoba Arrasate, Ainhoa Tirapu, Anabel Arraiza, Zuriñe Hidalgo, Olaia Inziarte, Saioa Alkaiza, Porrotx agertzen dira bideoklipean.