Eskolarteko Nafarroako bertsolari txapelketa abian

Haur eta gazteek jendaurrean kantatu ahal izateko, harremanak egiteko, euren hurbilekoak bertsozaletzeko eta antolakuntza lanetan ardurak hartzen ikasteko, ikasturtean zehar egiten diren ekimenen bilduma da Eskolartekoa.

2015-ko apirilak 23

Ekimen ezberdinok osatzen dute Eskolartekoa: gazteentzat saioak, bertso merenduak, barnetegi eta topaketak, bertso-eskolen egunak, udalekuak, negulekuak, idatzizko sariketak, bat-bateko txapelketa. Eskolartekoaren antolatzaile nagusiak Bertsozale Elkartea, bertso-eskolak eta Ikastolen Elkartea dira.

Haur eta gazteei, euren neurriko saioak eskaintzea, rol anitzetan aritzeko bide ematea, adinkideekin harremanak egitea eta bertsolariekin zuzeneko harremana izatea.

Bertso-eskolatan, bertsotan egiteko motibazioa piztea, rol ezberdinak lantzeko bide ematea, saioen antolakuntzan trebatzeko aukera bat izatea, beste bertso-eskolekin harremanak egitea, eta talde lana zein bakarkakoa uztartzea eta biei balioa.

Inguruan (adinkideengan, gurasoengan, ikastolan, herrian), adinkideak ekimen hauetara erakartzea eta zaletzea, herriko bertso-eskola ezagutzera ematea eta herrian bertso ekimenak sustatzea.

Gehiago