Eskola jantokiko langileek neurriak eskatu dituzte lanpostuen galera ekiditzeko

Eskola jantokiko sindikatu guztiak (LAB, UGT, ELA eta CCOO) Hezkuntza Departamentuaren aitzinean elkartu dira sektore honetan lan egiten duten langileen aldeko neurriak har ditzatela eskatzeko. Gobernuak berak ikasgeletara itzultzeko ezarri dituen neurrien ondorioz lanpostuak galdu direla salatu dute, eta oraindik mantentzen diren lanpostuen lan baldintzak okertu direla ere azpimarratu nahi izan dute.