Errotxapeako osasun etxean auzokide gehiagok mediku eta pediatra euskaldunak exijitzen jarraitzen dute

Orain Nafarroako Parlamentuari eta Gobernuari zuzenduko dira.

2016-ko ekainak 4

Orain hilabete eskas, Errotxapeako osasun etxean hainbat auzokidek mediku eta pediatra euskaldunak exijitzen hasi ziren, “Osasun etxeak eta biok euskaraz” dinamikari hasiera emanez.

Pasa den astean, osasun etxeko zuzendariak, exijentzia aurkeztu zutenei gutun bidez erantzun zien. Zuzendariaren erantzunak honako hau dio:
“Egun, osasun-etxe honetako osagile eta pediatrako lanpostuetarako ez da betekizun hori eskatzen; horregatik Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuari dagokio, osagile eta pediatrako lanpostuak betetzeko euskaraz jakitea nahitaez eskatzeko egin beharreko lege-aldaketak egitea.”

Errotxapeako auzokide talde honek Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuari eskatu die osasun etxean euskaraz artatuak izateko eta euskaraz bizitzeko duten eskubidea berma dezatela, beharrezkoak diren lege-aldaketak lehenbailehen egiten has daitezela.

Gehiago