Errotxapeako EHEk egindako horma-irudiari hirugarrenez eraso diote
"Izan, egin, eragin. Euskaraz Bizi!" leloak janzten duen horma-irudia berritu zuen Errotxapeako EHEk iragan apirilaren 2an. Azken asteotan eraso egin diote ezezagun batzuek eta, horren aurrean, horma-irudiaren aldarria lau haizeetara zabaldu eta adierazpen askatasuna defendatzera deitu du EHEk.
2016-ko apirilak 22
Pasa den apirilaren 2an, Errotxapeako Euskal Herrian Euskaraz-ek Errotazar kaleko horma-irudia berritu ostean, hortik aste betera, ezezagun batzuek margo beltzarekin eraso zioten. Azken aste honetan, hirugarrenez kaltetu dute, oraingoan zuriz.
“Erasoa ez da horma soil baten kontrako erasoa; erasoa, auzoan euskaraz bizi garenon edota euskaraz bizitzeko ahalegina egiten dugun euskaldun guztion aurkako erasoa da”, salatu EHE-k.
Horregatik Errotxapeako EHEk, erasoa salatzearekin batera, auzokideak zein auzoko eragileak, hurrengo egun-asteetan horma-irudiaren aurrean argazkiak egitera animatu ditu. “Inork isilduko ez gaituela adierazi, eta horma-irudiaren aldarrikapena lau haizetara zabaltzeko”.