Ernairen ekintza NUPeko kanpusean, Greba Feminista Orokorrera deitzeko

Zaintza lanen prekarizazio eta pribatizazio prozesuaren areagotzea biziko duen belaunaldia ez izateko, Greba Feminista Orokorrera dei egin du Ernaik. Horretarako, Iruñeako NUPeko kanpusean, “zaintzen azoka” ekintza antolatu du, gazteen etorkizun distopiko baten zaintza lanen prekarizazioa irudikatzeko. Horrela, azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorraren antolaketan parte hartzeko deia zabaldu dute.