Arrotxapeako Osasun Zentroan hitzordua eskatzeko sortzen diren ilarak eta kolapso egoera salatu dute

Arrotxapeako Mugimendu Feministak azaroaren 30ean izanen den greba orokorrean parte hartzeko deia egin du auzoko Osasun Zentroan bizi den kolapso egoera salatzeko egindako ekimen batekin. Iruñeko auzo honetan zaintza sistema komunitario bat eratzea aldarrikatu dute, eta zerbitzu publikoen prekarizazio eta pribatizazioen ondorioz kalitatezko zerbitzua ezinezko bilakatzen ari dela salatu dute.