Ernai Nafarroak gazteen bizi baldintza duinak borrokatzeko “gazte agenda” aurkeztu du
Gazte agenda honetan, Nafarroa osoan zehar datozen hilabeteetan eginen diren hainbat hitzaldi, tailer, aurkezpen eta ekimen aurkezten ditu. Horretaz gain, gazteen bizitza duinak borrokatzeko ezinbesteko mobilizazio gisa kokatzen du Maiatzaren Lehena.
2024-ko apirilak 25

Zibilizazio krisiak, gazteak sektore zaurgarria izanagatik, modu nabarmenagoan kolpatzen dituela mahai gaineratu dute berriz ere “Belaunaldi krisi bat bizi dugu, ez baitugu krisia ez den beste egoerarik ezagutu” adierazi dute larritasunez gazteak. Besteak beste, emantzipatzeko ezintasuna, osasun mentala eta gaixotasun psikosozialen hazkundea aipatu dituzte adierazle moduan.
Gazteen egoera “sistema kapitalistaren garapen mugaezinaren eskutik” datorrela gogorarazi eta instituzio, enpresari eta boteredunak konplize bezala seinalatu ditu antolakundeak. Aldi berean “egoera iraultzeko determinazio osoa” dutela adierazi dute. “Gu dena aldatzeaz ari gara, alternatiba integrala mahai gaineratu eta hau aurrera eraman”. Alternatiba Euskal Herria sozialista eta feminista dela adierazi dute.
Horretarako bide orriaz ere hitz egin dute eta epe motzean neurri eta urrats zehatzak emateaz mintzo dira “unean uneko neurriak borrokatuz zein gizarteko eremu guztietan, eraldaketa kulturala gauzatuz”. Horrela gazteek egiten duten lanaz harro daudela adierazi dute eta lehen lerroan egoten jarraitzeko beharra azpimarratu dute, gehiago aurtengo Maiatzaren Lehenean.
Amaitzeko, Nafarroan gazte prekarietatearekin amaitzeko gazte aktibazioa ezinbesteko baldintza dutela diote, eta norabide horretan, alegia, Nafarroa berri bat eraikitzeko bidean, borrokarako gazte agenda aurkezten dute.
